Lyrics365
No Result
View All Result
Lyrics365
No Result
View All Result

Lyrics365 > Berri Txarrak > Zauri irekitako herria

Zauri irekitako herria

"Zauri irekitako herria" Lyrics by Berri Txarrak

Metafora bidez

idatzi nahiko nuke

zauri irekietako

herri honen oinazea,

baina hortarako

poeta jaio behar

eta gutxi omen dira

lumadun ederzaleak

Astero bezala

buzoian bilatzen du

Espainian preso daukaten

semearen eskutitza

baina horren ordez

dei hotz bat jasotzen du

soka lepoan duela

semearenak egin du

…eta esango dute

betikoak garela,

eta omenaldian

jende gutxi geundela

ta bertan egotea

apologia dela,

kameraz fitxatu gaituzte

…eta esango dute

betikoak garela

eta demokrazian

gu soberan gaudela

ustezko heriotza

naturala izan dela

eta dena “ongi” dihoa

Zein zaila den barkatzea

herri batek sufritzean,

Arrano Beltza sekula baino

beltzagoa dago orain

Zein zaila den barkatzea

herri batek sufritzean,

Arrano Beltza sekula baino

beltzagoa dago orain.

Share this:

  • Click to share on Facebook (Opens in new window) Facebook
  • Click to share on X (Opens in new window) X

Related

Tags: Berri Txarrak

    © 2025 lyrics365

    No Result
    View All Result

      © 2025 lyrics365